XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lengo zapelatza bera, jira-bira, usaiean dabil; bañan berak arrapatu nai duen egaztia, egoei eragin eta urrutiratu zaio; oraingoan beintzat atzaparretatik iges egin dio.

Euzkadi'ren betiko atsekabe izugarria auxe da.

Bere semeak ajolik bear ez lioteken eginkizunetan sartuak ibilli oi dira; besteren onaren alde ta etxearen kaltetan, beren ondasunak zearo galdu ta bere odola erruz ixuri dute.

Eta bere kalteak asko ez dirala, euzko-erriari egiten dioten galera ikaragarria da.

Gure betiko etsaiak ez dira lo egoten, aldi guztietan ernai dira; Euskal-Erriaren bereztasuna begiz ezin ikusi dute eta edozein egokiera arkitzen duten bakoitzean, bere eskubidetatik, bere izaeratik, al duen zatirik aundiena kentzen diote.

Oraingo aldian euzko-pizkunde ederrean aizkeneko berrogei ta amar urte oietan egin diran lan aundiak, zearo galtzeko zorira ekarri dituzte.

Jainkoa'ren mirari batez ez dira oso galduko.

Eta gure Euzkadi maitea zearo galdu bear ote degu ba?

Ez, Aitzondo'ko nekazari zintzoak bezela, gure erria ere ekaitz izugarriak astindu du zearo.